Eguraldia | CASTELLANO | 2012ko maiatzaren 18a
aquí esta la fecha
Agoizko udalerria, Longida haranetik berezita dago. Udal dermioak 13 Km² ditu, hiri-lur, bazka-lur eta basoetan banatzen dena. Baina, nekazaritzan aritzeko ia lurrik ez dauka. Horregatik, bakarrik biztaleria aktiboaren %12,27 zeregin horietan lan egiten du.
Hala ere, herrian kalitate handiko nekazaritza lurrak daude, zerelak ekoizteko erabiltzen direnak (Agoitzaldeko ezaugarria da). Iratiko ibaiaren ondoan lur ureztagarri batzuk daude, eta han herriko familia asko eta kalitate handiko produktuak ematen dituzten baratzeak dituzte.
Udal dermioa ardoaren Nafarroa Jatorrizko Izendapenak (Mendibehera) hartzen duen eremuaren barnean baldin badago eta produktu hori tradiziozkoa baldin bada ere, gaur egun ia-ia ez da existitzen. Aldiz, ondoko herri batean, Irunberrin, Izendapen bera duten zenbait ardandegi dago.
Herrian abeltzainza poligonoa dago ere, eta han untxiak eta bildotsak ekoizten dira.agoitzen Udal Hiltegia dago.