Eguraldia | CASTELLANO | 2012ko otsailaren 5a
aquí esta la fecha
Francisco José Enguita Moros
Ongi Etorri Agoitzera udaleko web-gunearen bidez.
Gaur egungo munduak pertsonen arteko harremana eta parte hartzea handitzeko teknologia berriak erabiltzea ahalmentzen eta, aldi berean, exijitzen du. Horregatik Agoizko Udalak aukera hori aprobetxatu nahi du web-orria eskaintzeko. Tresna hau herritar, auzokide eta bisitarien eskura jartzen dugu.
Toki guztietako errealitatea teknika birtualen bidez agertzea erronka handia da, batez ere guretzako hori bizi-bizia delako. Saiatuko gara Agoitz, Aurrepirinioko hiritxo hau, ahalik eta hobekien aurkezten. Hemengo jendea aurkituko duzu, antolatzeko dituen moduak, herrian ditugun baliabide naturalak, ondarea, hain aberatsa den eskaintza turistiko eta gastronomikoa, gure bizimodua, historia, kultura, ekonomia, jaiak eta ohiturak.
Saiatuko gara udal bizitzari buruzko informazio eguneratua ematen gure agendaren bidez eta berriak, estekak eta iradokizunen postontziaren bidez. Laburbilduz, zuregandik hurbilago egoten saiatuko gara.
Gure web-gunearen bidez harremana eta elkarbizitza sustatzeko espazio bat eraiki nahi dugu, non guztiek lekua izan dezagun eta banakakoen zein taldeen beharrak eta iradokizunak ager daitezen, eta horietan oinarritu gure eguneroko lana hobetzeko.
Web-gune honen bidez gure udala eta agoiztar guztiak lotu nahi ditugu arrazoi batengatik eta bestearengatik gure parte sentitzen direnekin, hobe ezagutu nahi gaituenekin eta, noski, teknologia berriak posible egiten dutenez, munduko herritar guztiekin.
Francisco José Enguita Moros, Agoizko Udaleko alkatea.