Eguraldia | CASTELLANO | 2012ko otsailaren 5a
aquí esta la fecha
Agoitz hiria den herria da. Aurrepirinioko eskualde bateko gunea da, Irati ibaiak, iparraldean mendia eta ohiana ere den horrek, zeharkatzen duena.
Herriko gunea oso bildua da eta mendizerrez inguratutako kubeta batean dago, Aurrepirinio osoaren modura. Erdialdeko Pirinio eta mundu kontinentalaren arteko trantsizioa da. Iragateko lekua da, eta aldi berean elkartzekoa. Bertan gure lurraldearen geografiaren ezaugarriak laburbiltzen dira.
Agoitz eta haren inguruko eskualdea bereziak dira eta, aldi berean, anitzak; eskualde konplexua da, baina harmoniaz betea. Biak menditsuak eta lauak dira, hezeak eta lehorrak, nekazariak eta industralak, turistikoak, zerbitzudunak, naturalak eta humanizatuak.
Agoitzek landak eta hiriak eskaintzen dituzten abaintailak biltzen ditu, ez du herrien isonamendua, ezta ere hiriaren presioa.
Nafarroako Ipar-ekialdean biztanle gehien duen herria da; antzinako erreferente historikoa da, eta gaur egun erdigune funtzionala. Ez du inoiz galdu hain erroturik duen nortasun kulturalaren oinarria eta indarra.