Nabigazioa saltatu

Eguraldia | CASTELLANO | 2012ko maiatzaren 18a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

Agoizko
Udala

HISTORIA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Vertigio prehistórico encontrado en la zonaHERRIAREN SORRERA:

Herriaren inguruan aurkitutako aztarnek erakusten dute historiaurrekoa asentamendu bat egon zela; Hala ere oraingo kokapena eta Agoitz izena erromanizazioaren garaikoak dirudite. 

Kokapena I.-IV.menderen bitartekoa da. Agoitz izena, linguisten arabera, patronimiko jentilizioa da: erromatarren garaiko hiri edo herri baten fundus edo jabetzako lurren arduradun edo jabearen izenarekin lotuta dago.

Abd al-Rahman III. kalifak Agoizko asentamenduaren zati garrantzitsu bat suntsitu zuen 924. urtean.

Lehenengo agerpen dokumentatua XI: mendekoa da, alegia, Erroko Kondearen kargura zegoen garaikoa. 

1479. urtean Magdalena printzesak, Francisco Febo haur-erregearen ama eta tutorea,  "Hiribildu Ona" izendatu zuen, San Roman ermitaren ondoan sinatutako Bakearen oroigarri. Horrela bukatu zen agramondar eta beaumondarrek arteko guda, 30 urte baino gehiago iraun zuena.    

Portalón de la Iglesia San Miguel

Bakea adosteko ekitaldian bi alderdietako buruzagiek lurrean sartu zituzten haien ezpatak. Hori da hain zuzen ere Katalina eta Labriteko Joanes erregina-erregeak  gertakizuna  iraunarazteko  1494. urtean herriari eman zioten armarrian islatzen dena.    

1479. urtetik aurrera ere herriak ordekaritza izan zuen Nafarroako Gorte Zaharretan. 

Kontu Auzitegia desegin eta 1835. urtean Partidu Judizialak sortzearen ondorioz, Nafarroa bost barrutitan banandu zen, Merindade historikoen mugaketarekin bat egiten zutenak. Horien hiriburuak merinaldeko bereberak izango ziren, bi kasutan izan ezik: Oliteko merinaldean hiriburutza Tafallara pasatu zen eta Zangozakoan Agoitzera.

XX. mendeko lehenengo erdialdean manofaktura gune garrantzitsua izan zen, neurri handi batean El Irati S.A. elkarteak Agoitzen inguruan sortutako industriaguneagatik: zerrategia, industria kimikoa,  trena (iberiar penintsulan trakzio elektrikoaren bidez martxan jarritako lehena). 

Horrek guztiak herriaren garapena ekarri zuen eta eskualdeko erreferente egin zuen industria, merkataritza, hezkuntza eta kultura arloetan, gaur egun oraindik gertatzen den moduan.

Karrika Berria, 22 31430 Agoitz (NAFARROA)
Tel.948 33 60 05 Fax.948 33 62 56 aoiz@animsa.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du