1525. eta 1525. urteren bitartean zenbait pertsona exekutatu ziren sorginak izateagatik edo sorginkeriak egiteagatik.
XVI. mendean ere sortu zen Agoizko Ospitalea, 1945. urtera arte jardunean egon zena.
1749. urtean larrua zurratzeko lantegi bat sortu zen. Jarduera hori izan da, oihalgintzarekin batera, herriko ekonomia eta industriaren historiaren ardatzak.
Hirugarren Karlistadak (1872-1876) borrokaldiak sorrarazi zituen Agoitzen. Liberalak herrian gelditu ziren eta karlistek inguruetatik eraso zituzten.