Eguraldia | CASTELLANO | 2012ko otsailaren 5a
aquí esta la fecha
Agoitzen inguruan herri eta herrixka ugari dago, bailaratan antolatuta daudenak eta bidaiariari bertara joateko eta ongi ezagutzeko nahiko arrazoi ematen dizkiotenak, paisaiaren edertasunagatik eta ondare monumentalaren interesagatik.
Ezinbestekoa da Artaizko (Untzitibar) San Martin Eliza bisitatzea. Haren atarian Nafarroako herrietako eskultura erromaniko hoberena dago. Herri hori igarota, Itzagaondora joaten da, alegia, Itzaga mendiaren magalean zabaltzen den ibarrera. Mendi horren gailurrean San Migel ermita, XI. mendekoa, dago. Urraulbeitin ezinbesteko bi bisita daude: Artieda eta Arripodaseko jauregiak. Urraulgoitin, berriz, Santa Fe basilika dago, eta horren ondoan garai interesgarri bat. Urrotzen, Sorkundearen elizako erretaula nagusia aparta da eta merkatuko plaza ere ikusgarria da. Longida ibarrean honako ikus daiteke: Billabeta eta Ekaiko elizak (azkenak pintuta gotikoak ditu) eta Aiantz eta Liberriko jauregiak.
Bukatzeko, Artzibar, Urrobi ibaiak iparraldetik hegoaldera gurutzatzen duen ibarra, zintzur estuak sortuz.Horien aldetara pagadiak eta hariztiak zabaltzen dira. Ikusgarriak dira Erdi Aroko eliza txiki batzuk, eta, modu berean ere, zenbait herritan dauden jauregiak: Uritzen, Arrietan Artozkin, Azparrenen,
Gorraitzen, Osan edo Nagoren. Aipamen berezia merezi du Artzeko Sorkundez Garbiaren eliza (Nagoretik kilometro batera dago). XII. mendean eraiki zen, eta erromaniko nafarraren adibiderik nabarmenetako bat da. Lusarretan, gotiko estiloko elizaz gain, harriz egindako garai karratu bat dago, erromaniko estilokoa.
Bidaiariarentzako ederrak dira Uritz eta Saragueta herriak. Lehenengoa aldapa batean eginiko herria da, Erdi Aroko zenbait dorre duena. Bigarrenaren ingurua benetan ederra da. Montxo Armendariz zinemagile nafarrak bertan filmatu zuen makien munduan oinarritutako "Silencio roto" filma 2000. urtean.