Ibilbide interesgarria da; izan ere, egoki seinaleztatuta dauden zenbait bideri jarraikiz bisitariak ikusten ahal ditu Agoizko alde zaharreko lekurik ederrenak, Irati ibaiaren bazterra (Erdi Aroko zubia zeharkatuz), saiak bazka-lekuan ikusteko behatokia, San Roman ermita, mendian dagoen elurzuloa edota Irati ibaiaren gaineko behatokia.
Ibilbide horrek Agoizko udal dermioaren ipar-mendebaldean dagoen eremua - Agoiztik Nagorera joaten den errepidea eta Agoiztik Orotzera zihoan errepide zaharraren artean gelditzen da- bisitatzea proposatzen du, ikuspegi panoramiko ederrez disfrutatzeko aukera ematen duena. Ibilbidearen erakargarritasuna bikoitza da: alde batetik, ariketa fisikoa egiteko aukera ematen du; eta, bestalde batetik, ibiltariak paisaje ederrak ikusteko eta ingurunea ezagutzeko aukera ematen du.